miƩrcoles, 28 de mayo de 2008

Pultsometroa

Gaur egun heziketa fisikoan eta honen inguruan falta ez daitekeen aparatua. Honek berz bihotz taupadak neurtzeko sortu zen, hala ere, eboluzio ikusgarria jasan ondoren azkenengo urtetan, gaur eguneko pultsometro batek dituen aukerak anitzak dira: bihotz maiztasun maximoa, gastatutako kaloriak, tenperatura, altitudea, abiadura, kadentzia, ibilitako kilometro kopurua,...

Heziketa fisikoan ikasleen egoera fisikoa neurtzeko erabili daiteke eta urtean zehar test ezberdinak egin ondoren, ikasleen eboluzioa aztertu daiteke eta honen gain ebaluazio mota bat proposatu.

Gainera gaur egun prezio merketan erosi daitezke horrelako aparatuak eta etorkizunean orain baino gehiago erabiliko dira seguruenik, oraindik ez daudelako eskola guztietan barneratuak.

Kronometroa

Heziketa fisikoan askotan erabiltzen den aurrerapen teknologikoetako bat kronometroa da. Irakasleen artean gehien erabilitako tresna da, batez ere neurketak egiteko.

Askotan kronometroa erabiltzen da ikasleak neurtzeko era objetibo batean. Adibidez zehaztutako distantzia bat zenbat denboran egiten duten neurtzeko baliogarria izan daiteke, horrela ikasleen arteko alderaketak egin daiteke, eta gauza berdina egin daiteke ebaluazio amaieran eta ikasleak izandako eboluzioa alderatu eta ebaluatu.

Nahiz eta urte dexente eraman merkatuan, uste dugu ez dugula ahaztu behar kronometroa bezalako tresna erabilgarri bat eta oraindik gehien erabiltzen den tresna delako.

Bideo kamara

Heziketa fisikoko ikasgaian bideo kamara baten erabilpena oso aberasgarria izan daiteke ikasleentzat eta irakaslearentzat ere. Bideo kamara batekin grabaketa ezberdinak egin daitezke eta ondoren hauek analizatu ondoriak ateraz.

Adibidez ikasleek koreografia bat prestatzen ari direnean, bideoz grabatu daitezke hauek analizatzeko. analizatu ostean, beraien akatsak non dauden ikusi dezakete eta ondoren hauek konpondu edo hobetu.

Irakasleak gauza bera egin dezake bideo kamara batekin, bere irakasteko era grabatu dezake hainbat saioetan zehar. Ondoren hauek ikusi eta analizatu ondoren, bere irakasteko era egokia den edo hobetu behar dituen aspektuetaz jabetuko da. Honek bere irakaskuntzarako onuragarria izango da, ikasleak irabazten aterako direlako batez ere.

jueves, 22 de mayo de 2008

Internet

Internet sarea oinarri teknologiko bat eskeintzen, modu azkar eta eraginkor batean informazioa bilatzeko edozein momentuan. beti ere, honi konektatuak egon beharko gara kable baten bidez edo wifi-ren bidez.

Ikasleak informazioa bilatzeko gune bezala erabili daiteke eta horrela lan teorikoak burutzeko aparteko tresna eskura daukate.Ikasleentzako ez ezik, irakasleentzako ere oso tresna erabilgarria da eta bertan edozein gai buruzko informazioa bilatzeko arazorik ez dute izango.

Honetaz gain internetek euskarri ezberdinak eskeintzen dizkigu. Adibidez ikasle eta irakasle arteko harremana garatu daiteke klasetara joan gabe, eta honen bidez unitate didaktiko bat era egokian egiteko aukera daukagu eta klasera joan gabe.

Dance Revolution

Dance revolution jokoa betidanik joklariaren oinekin kontrolatutako simuladore bat izan da.

Joko honek bi modalitate eskeintzen ditu: aurkaritzan zein laguntzan. Joko honen osagaien artean alfonbrilla bat daukagu eta honen gainean kokatzen da jokalaria. Pantailan ateratezn diren gezien norabidean mugitu beharko da jokalaria.

Erritmo ezberdinak daude aukeran, hip-hop erritmoetatik hasita, klasikoagoak diren melodietaraino. Honen ondorioz bakoitzaren gustuak asetzen dira joko honen bitartez.

Alfonbrilla hau kontsolara zuzenean konektatzen da eta jokalarien mugimenduak zehazteaz arduratzen da.

Laburbilduz, joko berri honekin asko dibertitzeaz gain, gorputza sasoian mantenduko duzu etxean bertan, inolako zentro espezializatu batera joan gabe.

miƩrcoles, 21 de mayo de 2008

Wii Fit taula

Bideojoko hau oinekin maneiatzen da, eskuak erabili ordez oinak erabiliko dituzu. Wii-ren oreka taula honekin, etxeko egongela gimnasio batean bihurtuko duzu.

Wii oreka taula gure etxeko baskulen antza dauka. errektangelu sinple eta txuri batez osaturik dago eta honek jasatzen dituen indarrak kalkulatzen ditu. bere presio sentsorei esker.

Wii Fit-ek ariketa ezberdin ugari eskaintzen dizkizu. Hauen artean lau entrenamendu mota ezberdin bereizten ditugu:


- Aerobic: 10 minutuko jarduerak bihotza sasoian mantentzeko.
- Gihar tonua: gorputzeko zatien mugimendu kontrolatuak.
- Yoga: malgutasuna eta oreka hobetzeko laguntzen dituzten ariketa ezberdinak.
- Oreka jokoak: eski jauziak edo baloi kontrola bezalako jarduera ezberdinek, jokalariaren egoera hobetzen lagunduko dute.


Jarduera hauek oinarrizko entrenamendu bat osatzen dute, mugimendu kontrolatuak eta geldoen bidez. egunero ondorengo irizpideak neurtuko dira:

- Gorputz masa indizea: neurri hau pisua eta altueraren arteko neurketaren bidez lortzen da.
- Wii Fit adina: hau gorputz masa indizea, jokalariaren grabitate zentroa eta oreka froga erraz batzuen bitartez neurtzen da.


lunes, 19 de mayo de 2008

Wii kontsola dibertigarria

Era dibertigarri batean ahalmen fisiko ezberdinak lantzeko aukera ematen digun kontsola da. Aurrerapen teknologiko hau klasetan erabili daiteke ikasleak ondo pasa dezaten eta bitartean beraien ahalmenak garatzen joateko. Joko edo jarduera ezberdinak erabili daitezke, aukera ezberdinak eskeintzen baditu tresna teknologiko honek. Ikusten denez, lehen kontsolak bakarrik dibertitzeko erabiltzen ziren, gaur egun berriz, honetaz gain, gure ahalmen ezberdinak lantzeko erabiltzen dira ere. Baina seguraski denbora pasa ahala, aurrerapen gehiago emango direla eta honen inguruan emandako aurrerapenetaz irakasleok ere baliatuko gara gure etorkizuneko lanean.