jueves, 10 de abril de 2008

Argazki kamara

Argazki kamara heziketa fisikoan erabili daiteke hainbat gauzatarako. Adibidez argazkien bidez mugimendu ezberdinen sekuentziak atera ditzazkegu edo posizio bakar baten irudiak lortu.

Argazki kamarak gaur egun gehiago erabiltzen dira, hauek jasan duten aurrerapen teknologikoarengatik. Kamara digitalei esker argazki mordo bat egin ditzazkegu eta gero hauen guztien artean hoberenak aukeratu. Honek abantail handia suposatzen du. Argazki ezberdinekin muntaia ezberdinak egin daitezke hurrengo bideoan ikusiko dugun bezala.

Gainera gaur egun edozein eskolatan aurkitu dezakegu argazki kamararen bat eta honi probetxu atera diezaiokegu gure etorkizuneko lanean.

No hay comentarios: