jueves, 10 de abril de 2008

Moodle

Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da). On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Irakaskuntzaren ikuspuntutik, azpimarratzekoa da Moodlek giza pedagogia konstruktibista eta soziala bultzatu nahi duela (lankidetza, jarduerak, hausnarketa kritikoa, e.a.).

Horrez gain, Moodleren ezaugarri nagusienetako bat modularitatea da, hau da, plataforman sortzen diren ikastaro guztietan hainbat elementu gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu ahal direla beti ere tutoreak dituen beharren arabera.

Hiru modulu-mota nagusi ditu:

Baliabideak

Nolabait esateko, baliabideak edukiak dira: fitxategiak, web orriak, direktorioak, kanpo loturak...

Jarduera-moduluak

Ikas-materialak dira eta nolabaiteko interaktibitatea gaineratzen dute: foroak, txatak, wikiak, blogak, glosategiak, datu-baseak, zereginak, tailerrak...

Blokeak

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu. Horiek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat: egutegia, kalifikazio-liburua, duela gutxiko aktibitatea...



No hay comentarios: